ongi

etorri

11.29.2012

Egunon!


Dakizunez, blog honetan gauza berriak erakutsi nahi dizuet, eta gaur irteera bat proposatuko dizuet. Honetan, gurasoek zein umeek goiz edo arratsalde dibertigarri batez gozatu dezakete.



Irteera honetan Sopuertara abituko gara, Sopuerta Abenturara zehazki. Bertan parke bat aurkituko duzue zuhaitzez inguratuta non kirola praktikatzeko eta dibertigarriak diren zirkuituak aurkituko dituzun. Gainera, inguru natural batean kokatuta daude, beraz, naturarekiko harremana izatera eraman ahal gaitu. 



Parkeari dagokionez, Sopuerta Abentura zirkuitu desberdinak aurkezten ditu ibilbidearen arabera, erronka desberdinak izanik. Aurkezten dituen froga ezberdinen artean hauek ditugu: oreka mantentzeko enborrak, Tarzaneko lianak, abordatzeko sareak, etab. Aipatutako froga horiek, zuhaitzak erabiltzen dituzte euskarri gisa, baita adituak jarritako instalazio artifizialak, ibilbidea aurrera joan dezan.





Oinarrizko maila, lau urte gorako umeek parte-hartu ahal dute ibilbide honetan, bere altuera kontuan izanik. Zutik egonda eta besoak luzatuz, 1,32 metroko altura batera ailegatu behar dira. Ibilbide honen altuera ez da oso handia umeek bere gurasoen laguntza jasoa ahal izateko. 13 erronka aurkituko dira.








Ibilbide honetan 14 erronka aurkitu ditugu eta familientzako bideratuta daude, bertan 1,32 metroko altuera duten umeek parte hartu ahal dute, zazpi urtekoak gutxi gorabehera.



14 erronka zailago, ikusgarri eta ziragarriekin, 10 metroko altuera batean kokatuta. Ibilbide honen altuera minimoa 1,42 metrokoa izango da, honetan hegaldi ikaragarriak sentituko dituzue tirolinetan.




Ibilbide honetan 11 erronka zailenak aurkituko dituzue, jardueren altuera 14 metrotara ailegatzen da. Sentsazio handiak bizi nahi dituztenentzat bideratuta dago, oreka eta esfortzu handiagoa eskatzen duena. Altuera minimoa 1,46 metrokoa baita.


Informazio gehiago eskurau nahi baduzue hona hemen bere helbide elektronikoa: http://www.sopuerta-abentura.com/


Espero dut animatzea eta esperientzia ezin hobea pasa dezazuen!

11.24.2012

Hitzen balioa



Kaixo lagunok!

Gaurko gaia hitzen balioari eskainiko diot lekutxo bat blog honetan, izan ere, askotan balioztatzen ez ditugulako.

Egoera batzuetan adierazten ditugun  pentsamenduei ez diegu behar duten garrantzia eskaintzen, ahozko komunikazioan, idatzizkoan edota keinu baten bidez adierazitakoan.

Zalantzarik gabe, pertsona bati ematen diogun erantzuna pentsatu behar dugu, dohakabeko keinu edo hitz batek ezinegona edo haserrea eragin dezakeelako edozeinengan.  

Beraz, sarrera berri honetan azaldu nahi dizuedana hurrengoa da: komunikatu nahi dugunaren mezuak kontzienteki azaltzea komenigarria dela eta adierazten duguna funtsezkoa dela. Ez hori bakarrik, besteek duten ikuspuntua baloratu behar dugu, modu honetan komunikazioa errazagoa bilakatuko da.

Pertsonen sentimenduak ezin ditugu alde batera utzi, gure oinarrizko begirunea izan beharko lirateke hauek mindu ez ditzagun.

Hitzen balioaren kontzeptua argiagoa geratu dadin, bideo hau eskaintzen dizuet. Espero dut zuen gustuko izatea.


11.15.2012

Eskulanak


Kaixo lagunok!

Gaur, eskulan batzuk egitera abiatuko gara, hauek egiteko birziklatutako materialak erabili ditugu, izan ere, aurreko sarrera batean esan nuen moduan birziklapenaren gaia oso garrantzitsua baita!
Lehengo eskulana bola magikoa izango da.
Hauek dira behar dituzuen materialak:
- Beirazko pote bat.
- Purpurina.
- Panpina.
- Kola (Lotite).

Hauek izan prest gaude gure bola magikoa egiteko!

1. Pausua: Panpinatxoa beirazko taparen barruko aldean itsatsi behar da.
2. Pausua: Potea purpurinarekin bete.
3. Pausua: Potea urez bete.
4. Pausua: Itxi potea taparekin.

Pausu hauek amaitu ostean, tapa itxi eta ikus ezazu nola erortzen den purpurina.

Orain mamu bat egitera abiatuko gara!

 Hauek dira behar dituzuen materialak:
- Soka.
- Oihal zati bat (zuri kolorekoa).
- Egurrezko makil mehe bat.
- Paper zati bat.
- Guraizeak (Kontuz ibili hauek erabiltzerakoan).
- Errotuladorea.

Material hauekin mamua egitera abiatuko gara!

1. Pausua: Moztu paper zati bat eta zimurtu pilota bat egiteko.
2. Pausua: Jarri pilota oihal zuri zati baten barnean, eta sartu egurrezko makilak.
3. Pausua: Jarri ondo oihala eta lotu ondo burua.
4. Pausua: Margotu zure mamuaren aurpegia errotuladorearekin.

Pausuak eginda, mamu beldurgarri bat izango duzu!



Eskulan hauetaz gain, mila adibide aurki ditzakegu. Horretrako, neska batzuk egindako abide txiki batzuk erakusten dizkizuet zuen sormena pizteko!

11.11.2012

Soineko berria!

Arratsaldeon!

Dakizuenez, blog honetan ikasteko era desberdinak erakutsi nahi dizkizuet. Horregatik, gaur, irakaspen berri bar aurkeztuko dizuet Sergi Pérez zuzendariaren estutik. Gizon honek 'Vestido nuevo' film laburra sortu zuen, zeinekin 2008an Irunen 'Certamen de Cine y Video Jóven' lehiaketa irabi zuen, film honi esker.

Film labur honetan Mario da gure protagonista, mutil honek inauteri egunean neska baten moduan janztea erabakitzen du. Egoera honek, bere ikaskideen, irakasleen eta familia-kideen arreta osoa erakartzen du.

Film honetan ikus dezakegu nola mutiko batek homofobiari buruzko bullying-a jasan behar duela, bere inguruan dauden pertsonen artean. Izan ere, mota honetako bullying-a oso hedatuta dago klase barruan, eta ume hauek jasan behar dituzten irainak jasanezinak bihurtzen baitira. Bideo honetan erakutsi nahi digute, gaur eguneko estereotipoak ez jarraitzekotan jasoko dituzun ondorioak latzak izango direla, haien artean zigorrak, irainak edo bakardadea aurkitzen ditugu.

Hori dela eta, bideo hau erakusten dizuet, gaur egungo egoera nolakoa den barneratzeko eta honen kontrako jarrera izan dezagun, askatasunaren aldeko jarrera bat bilatuz eta gizakiok desberdinak garela erakutsiz. Modu honetan, gaur egungo pertsonei irakatsiko diegu guztiok desberdinak garela eta barietate hori kontuan izanda asko ikasi dezakegula.

 

11.03.2012

Koroa galdu duen erregea!

Arratsaldeon guztioi!

Gaur, ipuin bat aurkeztuko dizuet, baina ez da zuek pentsatzen duzuen ipuin tradizionala! Gaurko ipuina kontatzeko elementu bat bat erabiliko dugu, oso sinpleena dena, etxetik daukazuen orri laukidun bat besterik ez! 

Hasiera batean ipuina hobeto ezagutu dezazuen pausoz pauso erakutsiko dizuet zer-nolako tolesturak egin behar ditugun gure orriarekin eta, azkenik, ipuinaren kontateka eskainiko dizuet!



1. Muturrak tolestu behar ditugu erdialdera eramanez.







2.  Buelta ematen diogu eta muturrekin prozesu bera egingo dugu.





  3. Berriz buelta emanez, prozesu bera egin behar dugu.







 4. Buelta emango diogu eta kontrako muturretik tira egingo dugu. Horrela, koroi bat aterako da.






5. Ateratako koroiari buelta emango diogu. Koroaren punta bat gorantz eramango dugu ahate bat lortuz!










  6. Ateratako ahatea zeharka jarriko dugu, geratu zaigun punta igoz. Horrela, azeri bat lortuko dugu!





7. Hau errazagoa da. Azeriaren ahora irekiko dugu, bestea aldea guztiz ateraz eta gora tolestuko dugu txoritxoa lortzeko.








 8. Orain,hegoak txoritxoaren hegoak bere gorputzaren kontra ipiniko ditugu eta itsasontzia ikusteko posizioan jarriko dugu. Falta den itsasontziaren erdia aterako dugu eta prest egongo da! 






9.  Aurreko argazkian nire atzamarrak ikusten dituzun lekuan bi alde desberdin aurkitu digu, hauetatik tira egingo dugu eta gure izartxoa ikusiko dugu!





10.  Izarra eta gero, honen bi punta desberdin batuko ditugu, bea gabeko itsasontzi bat eginez.







11.  Bela gabeko itsasontziaren parte bat irekiko dugu, bertan aurkituko dugun puntatik tiratuz. Orduan, ateratako triangeluaren iskina guztiak atzera eramango ditugu laukizuzen bat eratuz. Horrela, motorra duen itsasontzia izango dugu!









12. Pausorik errazena oraintxe dator! Motorra duen itsasontzia buruz behera jarri behar da, etxe bat sortuz!


13. Orain, motorra egiteko erabili dugun teknika bera erabiliko dugu paperaren beste aldean. Goiko partean geratzen diren bi laukizuzenak behera eramanez. Hauetatik tiratzekotan, kutxa magikoa lortuko dugu.





14. Azkeneko pausuan kutxaren alde bat barruko partean sartuko dugu, txano polit-polita sortuz!


Oso zaila iruditu zaizue? Zalantzaren bat izatekotan, ebazten lagunduko dizuet inolako arazorik gabe.


Orain espero zenuten momentua etorria da, "Koroa galdu duen erregearen" istorioa.

Bazen behin errege bat gaztelu handi-handia zeukana. Errege honek itzelezko gaztelua zeukan, milaka ondasunekin. Hala ere, berak gehien maite zuen ondarea bere koroa zen. Egunero zeraman bere buruaren gainean, izan ere, bere korotik hurbil egoten zen momentu orotan, oheratzen zenean bere ohearen ondoan zegoen mahai batean jartzen zuen, hurrengo egunean ahalik eta lasterren hartzeko.  Bere ustez koro hori barik, ezin izango zen erregea izan. Nolanahi ere, egun batean esnatu zenean bere koroa desagertu egin.

 - Non dago nire koroa? - ohikatu zuen erregeak.

Gaztelu osotik bilaka ibili zen baina ez zuen ezer ez aurkitu. Horregatik, bere gazteluaren ondoan zegoen lakura abiatu zen. Bertan ahate batekin topatuz.

- Ahate jauna, badakizu non dagoen nire koroa? Goiz osoa daramat honen bila eta ez dut topatu. 
- Ez dut ezer ikusi. Beharbada, azeri horrek zerbait daki.

Orduan, erregeak azeriarengana abiatu zen.

- Egunon azeri jauna! Nire koroa galdu dut, badakizu non aurkitu al dudan? Aurkitzen ez badut ezin izango naiz errege izan.
- Barkatu, ez dut ezer ikusi, baina txoritxo horrek goiz osoa darama zure erreinuaren inguruan hegaka, beharbada zer o zer daki.
- Eskerrik asko, galdetuko diot.

Txoritxoa ikusi zuenean, presaka berarengana abiatu zen.

- Txoritxo hori, badakizu zer gertatu zaidan? ...
- Bai, zure koroaren berria entzun dut eta goiz osoa eraman dut honen bila baina ez dut aurkitu.

Erregeak oso triste zegoen, bere erreinuaren inguru osoan bilaka ibili zen inolako pistarik eduki barik. Edonola ere, ez zuen amorerik eman. Hori dela eta, bere itsasontzia hartzera abiatu zen, eta leku askotatik bilatu ostean gaua etorri zen, eta berarekin batera izar mantu ederra. Erregeak zerura begiratzen, izar distiratsu haiei galdetu zien bere koroaren inguruan.

- Izartxo maiteak, zuek hain leku garaian zaudetela. Nire koroaren berri daukazue?
- Barkatu errege jauna, hemendik ez dugu ezer ikusi.

Erregeak ez zeukan zer egiterik, bere tristura guztiz nabarmena zen. Bere koro aurkitzen ez bazuen ezin izango zuen erregea izan. Gainera, bat batean tximisten soinu bat entzun zuen eta handik segundo guztira sinestezina izan zen euritea hasi zen, bere itsasontziaren bela hautsiz.

Egoera latz horretatik ateratzerakoan, portu batera heldu zen eta bertan zegoen gizonezko batekin topatu zen. Gizon honek, erregearen  aurpegi ikustean bere arazoari galdetu zion eta honek izandako arazo guztiak esan zizkion gizon horri. Orduan, gizonak soluzio bat aurkeztu zion:

-Kilometro gutxira sorgin baten etxe bat dago. Beharbada berak zure problemen konponbidea aurkitu du.
- Sorgin horrek nire problemak ekiditu ahal badu ere, ezin izango naiz berarengana joan, atzo egondako ekaitzean, nire itsasontzia apurtu zitzaidan.
- Ez larritu mutil! Nirea utziko dizut, hartu inolako arazorik gabe.
- Mila esker, ez dakit nola eskertu ahal dizudan.

Sorginarengana heldu zenean, beldur pixkarekin hurbildu zen. Hala ere, sorgin horren alaitasuna eta irriabarra ikusten beldur horiek alde batera utzi zituen.

Sorgin andrea, zure laguntza behar dut. Nire koroa galdu dut eta ez dakit zer egin dezakedan aurkitzeko. Ez aurkitzekotan nire erregetza galduko dut.

-Errege maitagarri hori, ez dakit non dagoen zure koro famatua baina zerbait jakin beharko zenuke. Zure erregetza ez da koroaren menpe, baizik eta zuren izaeraren menpe. Zu zara benetako erregea eta koro horrek ez du inolako eraginik zure erreinuan. Hala ere, kutxa magiko bat daukat non denetariko gauzak aurkitu ditzakezun. Aurreratu eta bertan bilatu.

Erregeak sorginaren hitzak erreparatu zituen, konturatuz koro horrek ez zuela indarrik beregan, ez zela batere beharrezkoa. Orduan, kutxa magiko horretan topatu zuen txano batekin erregea izatea erabaki zuen.