Kaixo lagunok!
Gaur, eskulan batzuk egitera
abiatuko gara, hauek egiteko birziklatutako materialak erabili ditugu, izan
ere, aurreko sarrera batean esan nuen moduan birziklapenaren gaia oso
garrantzitsua baita!
Lehengo eskulana bola magikoa
izango da.
Hauek dira behar dituzuen
materialak:
- Beirazko pote bat.
- Purpurina.
- Panpina.
- Kola (Lotite).
Hauek izan prest gaude gure bola
magikoa egiteko!
1. Pausua: Panpinatxoa beirazko
taparen barruko aldean itsatsi behar da.
2. Pausua: Potea purpurinarekin
bete.
3. Pausua: Potea urez bete.
4. Pausua: Itxi potea taparekin.
Pausu hauek amaitu ostean, tapa
itxi eta ikus ezazu nola erortzen den purpurina.
Orain mamu bat egitera
abiatuko gara!
Hauek dira behar dituzuen
materialak:
- Soka.
- Oihal zati bat (zuri
kolorekoa).
- Egurrezko makil mehe bat.
- Paper zati bat.
- Guraizeak (Kontuz ibili hauek
erabiltzerakoan).
- Errotuladorea.
Material hauekin mamua egitera
abiatuko gara!
1. Pausua: Moztu paper zati bat
eta zimurtu pilota bat egiteko.
2. Pausua: Jarri pilota oihal
zuri zati baten barnean, eta sartu egurrezko makilak.
3. Pausua: Jarri ondo oihala eta
lotu ondo burua.
4. Pausua: Margotu zure mamuaren
aurpegia errotuladorearekin.
Pausuak eginda, mamu beldurgarri
bat izango duzu!
Eskulan hauetaz gain, mila adibide aurki ditzakegu. Horretrako, neska batzuk egindako abide txiki batzuk erakusten dizkizuet zuen sormena pizteko!
No hay comentarios:
Publicar un comentario