ongi

etorri

11.03.2012

Koroa galdu duen erregea!

Arratsaldeon guztioi!

Gaur, ipuin bat aurkeztuko dizuet, baina ez da zuek pentsatzen duzuen ipuin tradizionala! Gaurko ipuina kontatzeko elementu bat bat erabiliko dugu, oso sinpleena dena, etxetik daukazuen orri laukidun bat besterik ez! 

Hasiera batean ipuina hobeto ezagutu dezazuen pausoz pauso erakutsiko dizuet zer-nolako tolesturak egin behar ditugun gure orriarekin eta, azkenik, ipuinaren kontateka eskainiko dizuet!



1. Muturrak tolestu behar ditugu erdialdera eramanez.







2.  Buelta ematen diogu eta muturrekin prozesu bera egingo dugu.





  3. Berriz buelta emanez, prozesu bera egin behar dugu.







 4. Buelta emango diogu eta kontrako muturretik tira egingo dugu. Horrela, koroi bat aterako da.






5. Ateratako koroiari buelta emango diogu. Koroaren punta bat gorantz eramango dugu ahate bat lortuz!










  6. Ateratako ahatea zeharka jarriko dugu, geratu zaigun punta igoz. Horrela, azeri bat lortuko dugu!





7. Hau errazagoa da. Azeriaren ahora irekiko dugu, bestea aldea guztiz ateraz eta gora tolestuko dugu txoritxoa lortzeko.








 8. Orain,hegoak txoritxoaren hegoak bere gorputzaren kontra ipiniko ditugu eta itsasontzia ikusteko posizioan jarriko dugu. Falta den itsasontziaren erdia aterako dugu eta prest egongo da! 






9.  Aurreko argazkian nire atzamarrak ikusten dituzun lekuan bi alde desberdin aurkitu digu, hauetatik tira egingo dugu eta gure izartxoa ikusiko dugu!





10.  Izarra eta gero, honen bi punta desberdin batuko ditugu, bea gabeko itsasontzi bat eginez.







11.  Bela gabeko itsasontziaren parte bat irekiko dugu, bertan aurkituko dugun puntatik tiratuz. Orduan, ateratako triangeluaren iskina guztiak atzera eramango ditugu laukizuzen bat eratuz. Horrela, motorra duen itsasontzia izango dugu!









12. Pausorik errazena oraintxe dator! Motorra duen itsasontzia buruz behera jarri behar da, etxe bat sortuz!


13. Orain, motorra egiteko erabili dugun teknika bera erabiliko dugu paperaren beste aldean. Goiko partean geratzen diren bi laukizuzenak behera eramanez. Hauetatik tiratzekotan, kutxa magikoa lortuko dugu.





14. Azkeneko pausuan kutxaren alde bat barruko partean sartuko dugu, txano polit-polita sortuz!


Oso zaila iruditu zaizue? Zalantzaren bat izatekotan, ebazten lagunduko dizuet inolako arazorik gabe.


Orain espero zenuten momentua etorria da, "Koroa galdu duen erregearen" istorioa.

Bazen behin errege bat gaztelu handi-handia zeukana. Errege honek itzelezko gaztelua zeukan, milaka ondasunekin. Hala ere, berak gehien maite zuen ondarea bere koroa zen. Egunero zeraman bere buruaren gainean, izan ere, bere korotik hurbil egoten zen momentu orotan, oheratzen zenean bere ohearen ondoan zegoen mahai batean jartzen zuen, hurrengo egunean ahalik eta lasterren hartzeko.  Bere ustez koro hori barik, ezin izango zen erregea izan. Nolanahi ere, egun batean esnatu zenean bere koroa desagertu egin.

 - Non dago nire koroa? - ohikatu zuen erregeak.

Gaztelu osotik bilaka ibili zen baina ez zuen ezer ez aurkitu. Horregatik, bere gazteluaren ondoan zegoen lakura abiatu zen. Bertan ahate batekin topatuz.

- Ahate jauna, badakizu non dagoen nire koroa? Goiz osoa daramat honen bila eta ez dut topatu. 
- Ez dut ezer ikusi. Beharbada, azeri horrek zerbait daki.

Orduan, erregeak azeriarengana abiatu zen.

- Egunon azeri jauna! Nire koroa galdu dut, badakizu non aurkitu al dudan? Aurkitzen ez badut ezin izango naiz errege izan.
- Barkatu, ez dut ezer ikusi, baina txoritxo horrek goiz osoa darama zure erreinuaren inguruan hegaka, beharbada zer o zer daki.
- Eskerrik asko, galdetuko diot.

Txoritxoa ikusi zuenean, presaka berarengana abiatu zen.

- Txoritxo hori, badakizu zer gertatu zaidan? ...
- Bai, zure koroaren berria entzun dut eta goiz osoa eraman dut honen bila baina ez dut aurkitu.

Erregeak oso triste zegoen, bere erreinuaren inguru osoan bilaka ibili zen inolako pistarik eduki barik. Edonola ere, ez zuen amorerik eman. Hori dela eta, bere itsasontzia hartzera abiatu zen, eta leku askotatik bilatu ostean gaua etorri zen, eta berarekin batera izar mantu ederra. Erregeak zerura begiratzen, izar distiratsu haiei galdetu zien bere koroaren inguruan.

- Izartxo maiteak, zuek hain leku garaian zaudetela. Nire koroaren berri daukazue?
- Barkatu errege jauna, hemendik ez dugu ezer ikusi.

Erregeak ez zeukan zer egiterik, bere tristura guztiz nabarmena zen. Bere koro aurkitzen ez bazuen ezin izango zuen erregea izan. Gainera, bat batean tximisten soinu bat entzun zuen eta handik segundo guztira sinestezina izan zen euritea hasi zen, bere itsasontziaren bela hautsiz.

Egoera latz horretatik ateratzerakoan, portu batera heldu zen eta bertan zegoen gizonezko batekin topatu zen. Gizon honek, erregearen  aurpegi ikustean bere arazoari galdetu zion eta honek izandako arazo guztiak esan zizkion gizon horri. Orduan, gizonak soluzio bat aurkeztu zion:

-Kilometro gutxira sorgin baten etxe bat dago. Beharbada berak zure problemen konponbidea aurkitu du.
- Sorgin horrek nire problemak ekiditu ahal badu ere, ezin izango naiz berarengana joan, atzo egondako ekaitzean, nire itsasontzia apurtu zitzaidan.
- Ez larritu mutil! Nirea utziko dizut, hartu inolako arazorik gabe.
- Mila esker, ez dakit nola eskertu ahal dizudan.

Sorginarengana heldu zenean, beldur pixkarekin hurbildu zen. Hala ere, sorgin horren alaitasuna eta irriabarra ikusten beldur horiek alde batera utzi zituen.

Sorgin andrea, zure laguntza behar dut. Nire koroa galdu dut eta ez dakit zer egin dezakedan aurkitzeko. Ez aurkitzekotan nire erregetza galduko dut.

-Errege maitagarri hori, ez dakit non dagoen zure koro famatua baina zerbait jakin beharko zenuke. Zure erregetza ez da koroaren menpe, baizik eta zuren izaeraren menpe. Zu zara benetako erregea eta koro horrek ez du inolako eraginik zure erreinuan. Hala ere, kutxa magiko bat daukat non denetariko gauzak aurkitu ditzakezun. Aurreratu eta bertan bilatu.

Erregeak sorginaren hitzak erreparatu zituen, konturatuz koro horrek ez zuela indarrik beregan, ez zela batere beharrezkoa. Orduan, kutxa magiko horretan topatu zuen txano batekin erregea izatea erabaki zuen.



No hay comentarios:

Publicar un comentario