ongi

etorri

10.18.2012

BIRZIKLAPENA

Kaixo lagunok!

Gaur, birziklapenaren kontzeptua landuko dugu eta funtsezko jakituria denez gero, pausoka azalpen batzuk adieraziko dizkizuet kontzeptu honi buruz.

Dakigunez, umeek etorkizuna dira, eta jakinaren gainean egon behar dira aldaketa klimatikoaren eta berotze globararen arazoak existitzen direla. Horiek horrela, birziklapena azaltzea komenigarria izango lirateke arazo hauetaz ohartarazteko eta ahal dugun moduan hauek saihesteko.

Oinarri gisa, birziklatu daitezkeen materialak eta zer-nolako koloreak dituzten edukiontziak erakutsiko beharko genieke.

EDUIONTZI DESBERDINAK

BERDEA

ZER BOTA DEZAKEGU?


  • Botilak
  • Poteak.
  • Ontziak.
HORIA

ZER BOTA DEZAKEGU?
  • Edari eta kontserba latak.
  • Brikak (esnea, batidoak, zukua…).
  • Plastikozko edari botilak.
  • Leungarri eta garbikarien plastikozko ontziak.
  • Jogurt, gazta, mamia, eta abarren plastikozko ontziak.
  • Poliespanez egindako arrautza-ontziak eta erretiluak.

URDINA

ZER BOTA DEZAKEGU?
  • Egunkari eta aldizkariak.
  • Ikas material zaharra.
  • Kartoizko kutxak.
  • Paperezko poltsak.
  • Kartoizko erretilu eta arrautza-ontziak.
  • Erabilitako beste paper eta kartoiak.

GRISA EDO BERDE ILUNA

ZER BOTA DEZAKEGU?
  • Janari hondarrak.
  • Inausketa eta lorezaintza hondarrak.
  • Plastiko gogorrak (pertxak, terraza altzariak edo jostailuak).
  • Tapak eta tapoiak.
  • Hautsirik dauden kristalen hondarrak (leihoak, edalontziak…).
  • Toskazko edo keramikazko gauzak.
  • Egurra (fruta kaxak, brikolaje soberakinak, ...).
  • Puntu berderik gabeko 5 litro baino handiagoko plastikozko ontziak.
  • Plastikozko bilgarri handiak (etxeko tresnetakoak, siloetako plastikoak…).
  • Beste edukiontzitan bota ezin diren zenbait hondakin.



BIRZIKLAPENAREN PROZESUA


Birziklapena hiru parte edo etapa nagusitan banatuta dago. Hala ere, hiru parte hauek betetzeko etxean material desberdinak sailkatzea derrigorrezkoa da!

1go etapa: Hondakinen bilketa: Hondakinen birziklapenaren lanak hondakinen bilketarekin hasten da.
Birziklatu ezin diren hondakinak erraustu egiten dira edota zabortegietan lurperatu egiten dira. Birziklapenerako hartutako hondakinak prestatu egiten dira geroago pairatuko duten transformaziorako. Bilketa, beraz, helburu horrekin egiten da.
Bilketaren emaitza bezala, hondakinak ordenatuta edo ez, klasifikatzen dituzten zentro batera eramaten dira, non eragiketa desberdinak egin eta gero, ordenatu egiten dituzte haien prozesua optimizatzeko.

2. etapa: Eraldaketa: Behin klasifikatuta egon eta gero, hondakinak eraldatuak izateko beste leku batera eramaten dituzte; non hauen eraldaketa burutzen den. Prozesamendu kate espezifikoan sartzen dira eta bertan hondakin bezala sartzen dira, erabiltzeko material moduan ateratzen direlarik.

3. etapa: Komertzializazioa eta kontsumoa: Behin eraldatuak, birziklapenetik amaitutako produktuak, produktu berriak fabrikatzeko erabiltzen dira, kontsumitzaileei eskainiko zaiena; berriro ere botatzeko, errekuperatzeko eta birziklatuak izateko.
Birziklapena zabortegietatik errausketa edo beste bide batzuetatik kanporatu nahi diren hondakin kantitatea murrizteko ekarpen garrantzitsua da. Arrazoi honegatik, birziklapena hondakinen handipenaren kontra borrokatzeko ezinbestekoa dela esan behar dugu.

LABURPENA

Aurreko kontzeptu guztiak ikusita, power point bat erakusten dizuet laburpen moduan:




EGUNEROKO BIZITZARAKO AHOLKUAK


1. Erosten diren produktuak kontu handiz aukeratzea, horien ontzien berrerabilpen gaitasuna kontsideratuz.


2. Gehiegizko bildukinak dituzten produktuak erostea ekiditea.

3. Posiblea denean erosketak egin osteko poltsak zarama biltzeko erabiltzea edota erosketak egitera joatean gauzak garraiatzeko erabiltzea. 

4. Etxean erabiltzen ditugun paperak birziklatzea, alde biak berrerabiliz.

5. Fotokopiak orrien alde bietatik egitea.

6. Umeek, arbela, paperak baino gehiago erabil dezaten ahalegintzea.

7. Paperaren birziklapenerako tailerretara joatea.

8. Edariak, berreskura daitezkeen botiletan erostea.

9. Kontsumo baxuko lanparak erabiltzea.

10. Birziklapenaren esperientziak lagunekin zein familiakoekin konpartitzea.






Amaitzeko, bideo bat erakutsiko dizuet non mutil batek hondakin desbserdinak edukiontzi egokietan botako dituen:

No hay comentarios:

Publicar un comentario