ongi

etorri

10.18.2012

BIRZIKLAPENA

Kaixo lagunok!

Gaur, birziklapenaren kontzeptua landuko dugu eta funtsezko jakituria denez gero, pausoka azalpen batzuk adieraziko dizkizuet kontzeptu honi buruz.

Dakigunez, umeek etorkizuna dira, eta jakinaren gainean egon behar dira aldaketa klimatikoaren eta berotze globararen arazoak existitzen direla. Horiek horrela, birziklapena azaltzea komenigarria izango lirateke arazo hauetaz ohartarazteko eta ahal dugun moduan hauek saihesteko.

Oinarri gisa, birziklatu daitezkeen materialak eta zer-nolako koloreak dituzten edukiontziak erakutsiko beharko genieke.

EDUIONTZI DESBERDINAK

BERDEA

ZER BOTA DEZAKEGU?


  • Botilak
  • Poteak.
  • Ontziak.
HORIA

ZER BOTA DEZAKEGU?
  • Edari eta kontserba latak.
  • Brikak (esnea, batidoak, zukua…).
  • Plastikozko edari botilak.
  • Leungarri eta garbikarien plastikozko ontziak.
  • Jogurt, gazta, mamia, eta abarren plastikozko ontziak.
  • Poliespanez egindako arrautza-ontziak eta erretiluak.

URDINA

ZER BOTA DEZAKEGU?
  • Egunkari eta aldizkariak.
  • Ikas material zaharra.
  • Kartoizko kutxak.
  • Paperezko poltsak.
  • Kartoizko erretilu eta arrautza-ontziak.
  • Erabilitako beste paper eta kartoiak.

GRISA EDO BERDE ILUNA

ZER BOTA DEZAKEGU?
  • Janari hondarrak.
  • Inausketa eta lorezaintza hondarrak.
  • Plastiko gogorrak (pertxak, terraza altzariak edo jostailuak).
  • Tapak eta tapoiak.
  • Hautsirik dauden kristalen hondarrak (leihoak, edalontziak…).
  • Toskazko edo keramikazko gauzak.
  • Egurra (fruta kaxak, brikolaje soberakinak, ...).
  • Puntu berderik gabeko 5 litro baino handiagoko plastikozko ontziak.
  • Plastikozko bilgarri handiak (etxeko tresnetakoak, siloetako plastikoak…).
  • Beste edukiontzitan bota ezin diren zenbait hondakin.



BIRZIKLAPENAREN PROZESUA


Birziklapena hiru parte edo etapa nagusitan banatuta dago. Hala ere, hiru parte hauek betetzeko etxean material desberdinak sailkatzea derrigorrezkoa da!

1go etapa: Hondakinen bilketa: Hondakinen birziklapenaren lanak hondakinen bilketarekin hasten da.
Birziklatu ezin diren hondakinak erraustu egiten dira edota zabortegietan lurperatu egiten dira. Birziklapenerako hartutako hondakinak prestatu egiten dira geroago pairatuko duten transformaziorako. Bilketa, beraz, helburu horrekin egiten da.
Bilketaren emaitza bezala, hondakinak ordenatuta edo ez, klasifikatzen dituzten zentro batera eramaten dira, non eragiketa desberdinak egin eta gero, ordenatu egiten dituzte haien prozesua optimizatzeko.

2. etapa: Eraldaketa: Behin klasifikatuta egon eta gero, hondakinak eraldatuak izateko beste leku batera eramaten dituzte; non hauen eraldaketa burutzen den. Prozesamendu kate espezifikoan sartzen dira eta bertan hondakin bezala sartzen dira, erabiltzeko material moduan ateratzen direlarik.

3. etapa: Komertzializazioa eta kontsumoa: Behin eraldatuak, birziklapenetik amaitutako produktuak, produktu berriak fabrikatzeko erabiltzen dira, kontsumitzaileei eskainiko zaiena; berriro ere botatzeko, errekuperatzeko eta birziklatuak izateko.
Birziklapena zabortegietatik errausketa edo beste bide batzuetatik kanporatu nahi diren hondakin kantitatea murrizteko ekarpen garrantzitsua da. Arrazoi honegatik, birziklapena hondakinen handipenaren kontra borrokatzeko ezinbestekoa dela esan behar dugu.

LABURPENA

Aurreko kontzeptu guztiak ikusita, power point bat erakusten dizuet laburpen moduan:




EGUNEROKO BIZITZARAKO AHOLKUAK


1. Erosten diren produktuak kontu handiz aukeratzea, horien ontzien berrerabilpen gaitasuna kontsideratuz.


2. Gehiegizko bildukinak dituzten produktuak erostea ekiditea.

3. Posiblea denean erosketak egin osteko poltsak zarama biltzeko erabiltzea edota erosketak egitera joatean gauzak garraiatzeko erabiltzea. 

4. Etxean erabiltzen ditugun paperak birziklatzea, alde biak berrerabiliz.

5. Fotokopiak orrien alde bietatik egitea.

6. Umeek, arbela, paperak baino gehiago erabil dezaten ahalegintzea.

7. Paperaren birziklapenerako tailerretara joatea.

8. Edariak, berreskura daitezkeen botiletan erostea.

9. Kontsumo baxuko lanparak erabiltzea.

10. Birziklapenaren esperientziak lagunekin zein familiakoekin konpartitzea.






Amaitzeko, bideo bat erakutsiko dizuet non mutil batek hondakin desbserdinak edukiontzi egokietan botako dituen:

9.20.2012

Kaixo!


Gaurko saoi txiki honetan, gure ametsen garrantzia azpimarratuko dizuet. Bakoitzak desira desberdinak ditugu eta hauen bila joan behar gara. Ideia hau argiagoa gera dezan, oso erabilgarria iruditzan zaidan bideo bat erakutsiko dizuet.





Kaixo!

Gaurko saioan, umeentzako abesti batzuk erakutsi dizkizuet! 

Denok dakigunez, musikari esker pertsona baten umorea alda dezakegu, eta abesti hauei esker umeek behar duten poztasuna jasoko dute. Gainera, abesti hauen bitartez zenbait jarduera planifikatu ditzakegu, esaterako joko batzuk prestatzea edota dantzak, bere abilezia edo oreka indartzeko. Modu honetan, umeek ondo pasatzeko denbora izango dute era oso dinamiko batean. Horregatik, abestiak erabiltzea oso baliabide egokia izan daiteke umeen garapenean.

Hona hemen abidibe batzuk:

1. Paristik natorren artista bat naiz ni.


2. Maite zaitut.


3. Kolore kolore.

The Butterfly Circus

Kaixo!

Gaurko saioa berezia izango da, oso erabilgarria den mezua erakutsi nahi dizuet bertan. Horretarako, " El cierco de la mariposa" film laburraz baliatuko naiz. Hona hemen datu garrantzitsu batzuk:

The Butterfly Circus

Hemen erakusten dizuet oso interesgarria iruditu zaidan film labur bat.
Izenburua: "El circo de la mariposa"  
Urtea: 2009  
Laburpena: Film honek antzezlari-talde baten zirkua kontatzen digu, Estatu Batuen beheraldiaren garaian. Hala ere, Mendez jaunaren zirkua desberdina da, izan ere, zirku honek ustekabez beteta dago. Mendez gorputz-adarrak ez dituen mutil batekin topatzen da eta bere zirkuan onartzeko eta bere bizitza aldatzeko prest dago.
Zuzendaria: Joshua Weigel  
Antzezlarien zerrenda: Eduardo Verastegui, Nick Vujici, Doug Jones.   
Sariak: "Door Post Project Film Festival"-ean sari bat irabizi zuten, sari honek 100.000 dolarretan zenbatetsituta zegoen.



Film labur honetan gainditze-pertsonala eta munduan gure lekua bilatzearen historia hunkigarri bat erakusten digute. Will, film honen protagonista, bakardadearen eta gizakien gaiztakerien zirku-mundu baten barnean bizi da, baina beste zirku bat aurkitzen du Mendez jaunaren laguntzari esker eta bertan gizakiaen balioaz jabetuko da. Pertsona bakoitza bere bizitzari erreparatu beharko lioke zein garrantzitsua den ikus dezan. Hori dela eta, bideo hau erakusten dizuet errepara dezazuen bertan gertatzen dena.

 “El ser humano, considerado como persona, está situado por encima de cualquier precio, porque, como tal, no puede valorarse solo como medio para fines ajenos, incluso para sus propios fines, sino como fin en sí mismo; es decir, posee una dignidad (un valor interno absoluto), gracias a la cual infunde respeto a todos los demás seres racionales del mundo, puede medirse con cualquier otro de esta clase y valorarse en pie de igualdad.”
 I. Kant, Metafísica de las costumbres.

ONGI ETORRI!

Kaixo guztioi!

Ongi etorria ematen dizuet nire blogari! Blog honetan era desberdinak aurkeztuko dizuet gauza berriak ikas dezazuten era dibertigarri batean. Ikastea ez da soilik informazioa buruz ikastea edo datu konkretuak memoritzea, izan ere, kontzeptuak ikasteaz gain hainbat gauza ikas dezakegu, hain artean ipuinak era dibertigarri batean kontatzen, bizitzan auki ditzagun zenbait balore, etab. Orduan, aurreko guztia kontuan hartuz, blog hau eratu dut ikasteko modu berriak erakusteko, hau da, amtesken ikasteko.